Noizbait entzun duzu asko masturbatuz gero gor geldituko zarela edota pikorrak aterako zaizkizula? Zein zentzu dauka bikote bakarra edukitzeak? Zergatik da ?lehengo aldia? hain garrantzitsua batez ere emakumentzat? Zergatik ote? Ziur noizbait galdera hauek egin dizkiozula zure buruari. Sextabaidak aurrera darrai, sartu eta hausnartu!
Jarraitu irakurtzen… "Sexu errepresioaren inguruko hausnarketari ekin dio Sextabaidak"
Sexualitatea hausnartu, ikertu eta borrokatzea ezinbestekoa dela argi ikusi zen pasa den larunbatean Iñaki Gil de San Vicentek eskeinitako hitzaldian. 40 gazte inguru bildu ziren Urretxu-Zumarragako gaztetxean Sextabaidaren baitako eztabaida honetan, eta luze eta zabal aritu ziren sexualitatearen gaiaz.
Jarraitu irakurtzen… "Sexualitateen borrokari buruzko hitzaldiak bete betean jo zuen Urretxu-Zumarragako gaztetxea"
Martxoaren 21ean eman genion hasiera sexualitatearen eztabaida publikoari. Gaiaren inguruan eztabaida eta jakinmina bultzatzeko xedearekin jaio zen ekimena eta udako geldialdia amaituta, gogotsu ekingo diogu berriz, sexualitatearen inguruko hausnarketa bultzatzeari. Larunbatean, hilaren 27an, Urretxuko gaztetxean egungo sexualitate eredua izango dugu mintzagai Iñaki Gil de San Vicenterekin.
Jarraitu irakurtzen… "Sextabaida berrartzera goaz!"
Martxoaren 21ean abiarazi genuen Sexualitateari buruzko eztabaida publikoa eta lehen mugarritxoa jarri dugu gaia lantzeko. Bide luzea dago egiteko eta indarberrituta ekingo diogu irailetik aurrera berriz. Bitartean, udaran, zuen herriko/auzoko jaietan Sexualitatearen garrantzia plazaratzeko gonbidapena egiten dizuegu jarraian aurkezten zaizkizuen bitartekoekin.
Jarraitu irakurtzen… "Jaietan ere SEXtabaidatuz!"
Xirika jaiaren baitan gazte ugari bildu zen Euskal gatazka: Azala azalaren kontra
bideo dokumentalaren aurkezpenean. Bideoak zer esan handia piztuta, eztabaida mamitsua izan zen jarraian.

Jarraitu irakurtzen… "SEXtabaida Zarauzko Putzuzulon"
Larunbatean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Xirika jaia izango
da eta horren baitan SEXtabaidaren baitan garatutako dokumentala aurkeztuko da: “Euskal gatazka, azala azalaren kontra”. Dokumentalean euskal jendarteak sexualitateaz duen ikusp
Jarraitu irakurtzen… "Euskal gatazka “Azala azalaren kontra” dokumentala aurkeztuko da larunbatean Zarautzen"
Kontrol elementuak gaia abian da, eman zure iritzia eztabaida foroan
Ostegunean, maiatzaren 31n, Tolosako Bonberenean Kontrol elementuen inguruko ekimena izango da. Horretarako Karlos Yuste izango da Tolosan eta bide batez gai berrirako jauzia emango dugu. Laister izango da irakurgarri eztabaida foroan kontrol elementuetarako laguntza testua, bestela eskuineko zutabetik deskargatu dezakezue testu osoa eta hor kontrol elementuen atala irakurri, hala ere hemen duzue aurrerapen bat. Tolosako ekimena 19:30ean izango da.
Jarraitu irakurtzen… "Kontrol elementuak aztertzen hasiko da SEXtabaida ostegunetik aurrera"
Ostiral iluntzean plazerraren mugapena izan da hizpide Bilboko 7 Katu gaztetxean. Kotte eta Eli sexologak izan dira alde zaharreko gaztetxera gerturatu diren gazteekin hizketan. Hemen duzue Bilboko ekimenean hitz egindakoaren laburpena.

>> Argazki galeria
Jarraitu irakurtzen… "SEXtabaidaren kaleko lehen ekimena 7 Katun: Plazerraren mugapena"
SEXtabaidaren baitan ekimena antolatu da maiatzaren 18rako, ostiralerako, Bilboko Alde Zaharreko 7 Katu gaztetxean. 17:00etara aldatu da lehen deialdia iluntzean Bakion gazte asanbladek deitutako manifestazioa dagoelako proiektu txikitzaileen aurka.
Jarraitu irakurtzen… "Plazerraren mugapena mintzagai ostiralean 7 Katu gaztetxean"
Martxoaren 21ean abiarazitako ekimenak bigarren urratsa eman berri du. Maiatzean Plazerraren mugapena
izango da sexualitateari buruzko eztabaida publikoa gidatuko duena. Gainera, maiatzaren 18an Bilboko 7 Katu gaztetxean gaia lantzeko ekimena izango da. Sartu SEXtabaidara!
- Historian zehar plazerra gaisotasuna izan da.
- Gorputzeko zein atalekin sentitzen duzu plazer gehien?
- Gustuko duzun kontzertu (edo liburu, ekitaldi publiko, ekimen…) baten zer nolako plazerra sentitzen duzu?
- Plazer berriak aurkitzeko saiakera egiten duzu?
- Plazerra… negozioa al da?
- Zikina edo okerra deritzozun zerbaitek plazerra ematen dizu?
- Zer eskaintzen dizu PLAZERRAk zuri? Zer jasotzen duzu plazerretik?
- Nork erakutsi dizu plazerra zer den sentitzen?
- Aipatuko zenituzke plazer egoera ezberdinak?
Horiek dira eztabaida laguntzeko proposatzen diren galderatako batzuk… egin dizkiozu inoiz zure buruari?
Jarraitu irakurtzen… "“Plazerraren mugapena” da SEXtabaidako bigarren gaia"